domingo, 30 de mayo de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

Mapa kontzeptual honetan, alde batetik Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaian eginikoa, modu argi batean azaldu nahi izan dugu; bestetik sakondu diren gaiak biltzen dituzten lanetara iristeko bidea erraztu nahi izan dugu, loturen bidez gelakide guztion lanetara irits gintezkeelarik.
Mapa kontzeptuala

jueves, 20 de mayo de 2010

Aldizkarirako artikulua: IRAKASLEAREN IKT KIT-A.

Irakaslearen IKT KIT-a deitu diogun lana bideratua dugu dagoeneko, azken ukituak falta zaizkio, besterik ez. Hala ere, egin dugunaren aurrerapen gisa, aldizkarian argitaratuko dugun artikulua txertatu dugu jarraian.

jueves, 29 de abril de 2010

IKT PRAKTIKETAN AURKEZPENA.

Gure esperientzien konparaketatik abiatuz, helburua IKTei buruzko gure iritzi propioa sortzea da, Haur Hezkuntzan beharrezkoa al da teknologia berriak erabiltzea? Zertarako? Nola landuko genuke gaia? Hausnarketa honetan gabiltza eta hainbat ondoriotara iritsi gara. Hausnarketa eta ondorio hauetako batzuk gure aurkezpenean azalduko ditugu eta ondoren idatziz irakurtzeko aukera izango duzue, gure blog honetan.
Teknologia berriak
View more presentations from guestb2ca0c.

IKASTETXEEN KONPARAKETA TAULA.

Martxoaren 23an hasi genuen Teknologia berriak ikasgaia. Orduz geroztik, lan eta lan aritu gara. Lau taldekideen artean gure ikastetxeetako egoerak aztertu eta IKTei ematen zaien erabileraren inguruan hausnarketa bat egin dugu. Informazio honekin jarraian gehitu dugun taula bete dugu, eskoletan dituzten baliabideak zeintzuk diren eta hauen erabilera nolakoa den zehaztuz.


miércoles, 14 de abril de 2010

AURKEZPENA

Gure taldeak SALOKOUZ izena du eta talde hau, Haur Hezkuntzako 3. mailako lau ikaslek osatzen dugu.

1. Junkal Korrotxano.


2. Leire Loidi.


3. Agurtzane Sarasola.


4. Josune Uzkudun.

Blog honetan Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaian taldean sortutako lanak zintzilikatuko ditugu.